XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nohizbehinka gizonak emaztea jotzen zuen, senarrak gogortasuna azaldu behar zuen, bestela ahultzat jotzen zen.

Senarraren gurasoen aginduak bete behar zituen, honi uko eginez gero etxera bidaltzen zuten eta hau gaizki ikusia zen Txinan garai hartan.

Dibortzioa baimendua zegoen gizonak erabakitzen zuen bitartean.

Konfuzio enperadorearen garaian zazpi arrazoi zeuden senarrak erabakia hartzeko:

- Antzutasuna.

- Adulterioa.

- Zeloak.

- Hitz-jarioa: emazteak ahalik eta gutxien hitz egin behar zuen, bere eginbeharra ez zen hitz egitea.

- Lapurketa.

- Gizonaren gurasoen aginduak ez betetzea.

- Lepra.

Beraz, emaztearen egitekoa etxeko lanak eta haurrak izatea da, ahal baldin bada mutilak izan behar ditu eta hauek ez dira bereak senarrarenak baizik.

Neska izaten zuten emazteek lotsaren ezaugarri, izkutuan hasten zituzten.

Hauek, heziketa domestikoa jasotzeko aukera baino ez zuten, mutilek aldiz ikasketa zabalagoaren eskubidea zuten.

Konfuziotar moralak erakutsi zuen etxeko lanak emakumearenak zirela, senarraren eta honen gurasoen menpe zegoela; hauen aginduak inongo kexarik gabe bete behar zituela.

Haurrak izan behar zituen, ahal bazen mutilak eta inoiz ez ziren bereak izango senarrarenak baizik.

Azkenik alargunduz gero ez zuen berriz ezkontzeko eskubiderik, semeen menpe gelditzen zelarik.

Garai honetan Erromari epoka erotikoa esan zitzaion.

Gizona equus eroticus zen; dominatzen duena, emakumearen gain aurkitzen zena.

Baldintza hauek betetzen ez zituen gizona ahultzat jotzen zen.

Prostituzioa Grezian bezala behe-mailakoentzat pentsatua dago.

Dirudun gizonek konkubina esklabuak zituzten plazerrerako.

Esan behar, prostituzioa oso araututa zegoela, burdelen funtzionamendua legislazioaren aldetik kontrolaturik zegoen.

TXINA

Txinan emakumearen zapalkuntza nabaria da.

Tradizioak dio, Fohi ama birginatik jaiotako heroi mitikoa, garaiz iritsi zela humanitatea emakumearen erasoez salbatzeko.

Geroago mito hau kontutan izanik Konfuzio enperadoreak emakumeari buruz legislazio bat burutu zuen K.a. VI. mendean.